Euskal Urologia Elkarteko estatutuak

I. ATALA. DEFINIZIOA

1. artikulua Euskal Urologia Elkartea izena hartu eta ELKARTEA eratu zen indarrean zeuden legeen babespean (otsailaren 12ko 3-1988 Legea), Bilbon, 1994ko apirilaren 14an.

Elkartea arautuko dute aipatutako Elkarteei buruzko Legeak ezarritakoak, Estatutu hauek (legearen aurka ez badaude), gobernu-organoek egindako akordioek (Legearen edota Estatutuen aurka ez badaude), eta Eusko Jaurlaritzak onartutako araudi-xedapenek, osagarriak bakarrik izan ahal direnek.

2. artikulua Bere jardueren lurraldea izango da Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde historikoak, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen dutenak.

3. artikulua Euskal Urologia Elkarteko helbidea hasieran eta behin-behinean Bizkaiko Sendagileen Elkarteko Egoitza Soziala da: Lersundi kalea 9, Bilbo.

4 artikulua Euskal Urologia Elkartea behin betiko eratu da, eta bakarrik desegingo da baldin eta Ohiz Kanpoko Batzar Nagusiak hala onartzen badu, VI. Atalean xedatutakoaren arabera; edo Legeek aurreikusitako edozein arrazoi dela eta.

II. ATALA HELBURUAK

5. artikulua Euskal Urologia Elkartea izaera zientifikoko elkartea da, irabazi asmorik gabea, eta bere helburu nagusia da gure lurraldean, Euskadin, Urologia-espezialitatearen bilakaera babestu, sustatu eta zehaztea. Jarduera hauek egingo ditu helburu hori betetzeko:

III. ATALA. ZUZENDARITZA-ORGANOAK ETA ADMINISTRAZIO-MODUA

6. artikulua Hauek dira Elkarteko zuzendaritza-organoak:
BATZAR NAGUSIA, Elkarteko organo goiena. ZUZENDARITZA-BATZORDEA, kide anitzeko zuzendaritza-organo iraunkorra.

7. artikulua Kide guztiek osatzen dute Batzar Nagusia, eta, era berean, kideen borondatea adierazteko organoa da. Ohikoak eta Ohiz Kanpokoak izan daitezke. Behar bezala deitu eta eratutako Batzar Nagusiak Euskal Urologia Elkartea ordezkatuko du. Batzar Nagusian, Estatutu hauen eta legearen arabera, egiten diren akordioek kide guztiak lotzen dituzte, baita disidenteak eta bertaratu ez direnak ere. Batzar Nagusiak gobernatzeko, administratzeko eta ondasunak antolatzeko ahalmena izango du, baita Estatutuak aldatzeko eta Elkartea desegitea erabakitzeko ere. Kide bakoitzak aukera du Batzarrean beste batek bere burua ordezka dezan. Idatziz jaso beharko du beren-beregi eskuordetzea, eta Elkarteko Lehendakariari zuzendu. Idatzia Batzarraren hasieran emango da.

8. artikulua Ohiko Batzar Nagusia urteko derrigorrezko Batzar zientifikoan egingo da.

9. artikulua Kideen herenak eskatuz gero, Ohiz Kanpoko Batzar Nagusia egingo da. Horretarako, 30 egun lehenago Kideen herenak idatzi bat zuzenduko dio Zuzendaritza-batzordeari, eta berariaz aipatuko du Batzarra egiteko deialdiaren arrazoia, edo arrazoiak. Batzarrean bakarrik eztabaidatu ahal izango dira gai-zerrendan ageri diren puntuak. Zuzendaritza-batzordeak Ohiz Kanpoko Batzarrak deitu ahal izango ditu, egoki deritzonean.

10. artikulua Elkarteko Batzar Nagusiak, Ohikoak zein Ohiz Kanpokoak, lehen deialdian baliozkoak izango dira, baldin eta botoa emateko eskubidea duten kideen % 35ak bertaratzen badira, ordezkatuak barne. Bigarren deialdian baliozkoak izango dira, kideen kopurua gorabehera. Batzar Nagusirako deialdia pertsonala izango da, Gai-zerrenda zehaztuko da, eta deialdia, gutxienez, batzarra egin baino 15 egun lehenago egingo da. Deialdian, bigarren deialdiaren eguna eta ordua adieraziko dira.

11. artikulua Akordio guztiak gehiengoz egingo dira, Elkartea desegitekoa eta Estatutuak aldatzekoak izan ezik.

12. artikulua Batzar Nagusiari dagokio:

13. artikulua Batzar Nagusiaren akordioak Akten liburuan jasoko dira. Bertan Lehendakariak eta Elkarteko idazkariak sinatuko dute. Hurrengo Batzar Nagusian irakurri eta onartuko dira.

14. artikulua Hauek osatzen dute Zuzendaritza-batzordea: Lehendakari 1. Lehendakariorde 1. Idazkari 1. Diruzain 1. 3 Batzordekide, Lurralde Historiko bakoitzeko bat.

15. artikulua Zuzendaritza-batzordea derrigorrez urtean behin bilduko da gutxienez, aurretik Idazkariak deitu eta Lehendakariak ontzat eman behar du. Zuzendaritza-batzordea utziko dute arrazoirik gabe hiru araudi-batzarretara ez doazenek.

16. artikulua Elkarteko Batzar Konstituziogilean aukeratuko dira lehen zuzendaritza-batzordeko kideak. Estatutuak onartu eta gero, egokitzat jotako hautagaiak aurkeztuko dira; gutxienez, kideen %10en abala izan beharko dute.

17. artikulua Zuzendaritza-batzordeko kideak bakarrik aukeratu ahal dira kargu berbererako lau urteko agintaldi baterako. Hala ere, kargu desberdinak izan ahal izango dituzte, ondoz ondoko batzordeetan aukeratuz gero.

18. artikulua Sekretupean aukeratuko dira, bertaratutako Kideen botoen gehi ordezkatutako botoen gehiengo soilez. Elkarteko helbide Soziala Lehendakaria bizi den Lurralde Historikoko hiriburuan egongo da.

19. artikulua Elkarteko Lehendakariak funtzioak utziko ditu:

20. artikulua Zuzendaritza-batzordearen akordioak gehiengo soilez egingo dira. Berdinketa badago, Lehendakariaren botoak erabakiko du. Zuzendaritza-batzordeko ezein kidek ezin izango ditu erabaki propioak hartu, aurretik batzordeak eztabaidatu eta bozkatu ezean.

21. artikulua Zuzendaritza-batzordeak atribuzio hauek izango ditu:

22. artikulua Ikasturte bakoitza amaitu baino lehen, Zuzendaritza-batzordeak Elkarteko kideei azalduko die aurreikusitako batzar zientifikorako erabilgarri dauden egunak, jasotako proposamenak kontuan hartuta batzarrak koordinatu ahal izateko. Urtero gutxienez batzar BAT egingo da, Lurralde Historikoetako edozein hiriburutan, baina komeni ei da aurretik ezarritako txandakako ordenari jarraitzea. Ekitaldi akademikoak antolatzeko gastuak Elkarteko Diruzaintzaren kargura izango dira. Ekitaldiak Biltzarrak badira, Batzar Betearazlea aukeratuko da, Biltzarra antola dezan, arlo zientifikoari eta ekonomikoari dagokienez. Zuzendaritza-batzordeari aurkeztu beharko dizkio antolaketaren egitasmoa eta dagokion aurrekontua, eraz onar ditzan.

23. artikulua Lehendakariak funtzio hauek izango ditu:

24. artikulua Lehendakariordeak Lehendakariaren ahalmenak izango ditu, Lehendakaria ez dagoenean. Era berean, Lehendakariak bere esku uzten dituen funtzioak eta ahalmenak erabiliko ditu.

25. artikulua Idazkariak funtzio hauek izango ditu:

Azken batean, Idazkaria arduratuko da Zuzendaritza-batzordearen akordioak betetzeaz, eta Elkartea eta bere jarduera antolatzeaz. Zuzendaritza-batzordeak ezarritako mugen barruan beteko du bere lana, eta Elkarteko Lehendakariarekin zuzeneko harremanetan.

26. artikulua Diruzainak funtzio hauek izango ditu:

27. artikulua Batzorde-kideek funtzio hauek izango dituzte:

IV. ATALA. KIDEAK

28. artikulua Euskal Urologia Elkarteko Kide Fundatzaileak dira lehen Batzar Nagusia edo Batzar Konstituziogilea eratzen dituzten kide numerario guztiak.

29. artikuluaKide Numerarioak dira, Urologia-espezialitatearen Titulua badute edo BAME prestakuntza-aldian badaude, eta Zuzendaritza-batzordeak proposatuta Batzarrak hala onartzen baditu.

30. artikulua Kide ez-numerarioak dira aurreko baldintza bete eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lan egiten dutenak. Kide ez-numerarioek hitza dute baina botorik ez, eta ezin dira zuzendaritza-karguetarako hautagaiak izan.

31. artikulua Kide Urgazleak dira Unibertsitate-titulua dutenak edo beste mediku- edo kirurgia-espezialitateetako profesionalak, baldin eta Urologian arreta berezia egiaztatzen badute, hala eskatzen badute eta Zuzendaritza-batzordeak proposatuta Batzarrak hala onartzen baditu.

32. artikulua Euskal Urologia Elkarteak Ohorezko Kideak izenda ditzake Medikuntza Zientzietako pertsonak edo Elkarteko funtzioetan eta jardueretan ekonomikoki edo aktiboki laguntzen duten ongileak. Izendapenak Zuzendaritza-batzordeak proposatu eta Batzar Nagusiak erabakiko ditu.

33. artikulua Kideen betebeharrak:

34. artikulua Kideen eskubideak

35. artikulua Zuzendaritza-batzordeak kideak zigor ditzake, Estatutuak edo Batzar Nagusiko edo Zuzendaritza-batzordeko akordioak behin eta berriz hausteagatik. Zigorrak izan daitezke hasi eskubideak behin-behinean kentzetik, eta behin betiko bereiztera arte, 37. artikulutik 39.era bitartekoek aurreikusitakoaren arabera, biak barne. Hori betetzeko, lehendakariak ikerketa bati ekin diezaioke, zigor daitezkeen jokabideak argitzeko. Ekintzak Idazkariak egingo ditu, eta Zuzendaritza-batzordeari neurri egokiak hartzeko proposatuko dizkio. Zuzendaritza-batzordeak du zigorrak ezartzeko ahalmena, aurretik interesatuaren entzutea ere egingo da. Batzar Nagusian, Akordio horren kontra egin daiteke, arrazoitua betiere, eta 34. eta 35. artikuluek aurreikusitakoaren araberako ekintzei kalte egin gabe.

36. artikulua Kidea izateari utziko dio, baldin eta:

37. artikulua Kide bat aurreko artikuluan aipatutako azken kasuan eroriz gero, Lehendakariak Idazkariari agindu diezaioke aurretik eginbide batzuk egin ditzan beharrezko informazioa izateko. Hori gogoan hartuta, Lehendakariak eginbideak artxibatzeko agindu dezake, edo 35. artikuluan aurreikusitako zigor-espedientea edo kide izatea kentzeari buruzko espedientea ireki dezake. Azken kasu horretan, idazkariak gertaerak egiaztatu eta gero, interesatuari idatzi bat emango dio egozten zaizkion karguen berri emateko. 15 eguneko epean, horri erantzun diezaioke bere defentsan egokitzat jotzen duena aipatuta. Epe hori amaitu eta gero, Zuzendaritza-batzordeko lehen saiora igaroko da, eta egokitzat jotzen duena ebatziko du, batzordekideen bi herenen quorumarekin.

38. artikulua Kide-izaera kentzearen ebazpenaren berri emango zaio interesatuari, eta jakinaraziko zaio egiten den lehen Ohiz Kanpoko Batzar Nagusian helegitea aurkez dezakeela. Batzar Nagusia hiru hilabetean deitu ezean, horretarako bakarrik deitu beharko da. Bien bitartean, Lehendakariak erabaki dezake akusatuari kide den neurrian dituen eskubideak kentzea. Zuzendaritza-batzordekoa bada, kargutik kentzea agindu dezake.

39. artikulua Kide-izatea kentzearen akordioa arrazoitua izango da beti, eta interesatuari jakinarazi behar zaio. Interesatuak Auzitegietara jo dezake, dagokion eskubidea erabiltzeko eta hura Legearen edo Estatutuen kontra dagoela irizten dionean.

V. ATALA. ONDAREA ETA BALIABIDE EKONOMIKOAK.

40. artikulua Elkarteak ez du Sortze Ondasunik. Elkartea mantentzeko baliabide ekonomikoak funtsean Kide Numerarioen kuotek osatzen dituzte. Estatutuak era ofizialean onartu eta gero, kuoten zenbatekoa finkatuko da: Zuzendaritza-batzordeak proposatu eta Batzar Nagusiak onartuko du zenbatekoa. Geroago sar daitezkeen aldaketak Ohiko Batzar Nagusiak onartu behar ditu. Elkarteak beste baliabide ekonomiko batzuk jaso ditzake, jardueran lagundu nahi duten erakunde publikoen edo pribatuen dohaintzen edo ekarpen berezien bidez. Aurreikusitako urteko aurrekontuaren muga BOSTEHUN MILA pezetakoa da, eta Elkartearen beharrizanen arabera aldatuko da.

41. artikulua Kontzeptuengatik lortutako irabazi guztiak Diruzaintza Nagusian sartuko dira.

VI. ATALA. ELKARTEA DESEGITEA.

42. artikulua Elkartea desegin daiteke, baldin eta:

43. artikulua Dena delakoagatik, Elkartea desegiten bada, elkartearen ondasunak bere jardute-eremuko Sendagileen Elkarteetako jabegoak izango dira zati berdinetan.

VII. ATALA. ESTATUTUAK ALDATZEA.

44. artikulua Estatutu hauek alda daitezke zati batean edo osorik.

45. artikuluaBatzar Nagusiaren eguna baino bi hilabete lehenago, Estatutuak aldatzeko proposamenak Elkarteko idazkariari bidali behar zaizkio, proposamenak aztertzeko, eta, hala badagokio, bideragarritasunaz hausnartzeko. Zuzendaritza-batzordeak zuzenketak aintzat har ditzan, gutxienez kideen % 25ek babestu beharko dituzte, behar bezala identifikatuak.

46. artikulua Zuzendaritza-batzordeak zuzenketak Batzar Nagusira eramango ditu. Gehiengo osoa behar da zuzenketak onartzeko.

47. artikulua Zuzenketa edo zuzenketak onartu eta gero, kideen artean era nahikoan argitaratu eta zabalduko da, edo dira. Era berean, estatutuen aldaketaren berri emango zaio Agintari eskudunari.

Estatutuak de la euskal urologiako elkartea

© 2011 Euskal Urologia Elkartea - Eskubide guztiak babestuak